Neguko tailerrak Torrekuan

  • Post author:

Udazken eta negu hasierako burujabetza teknologikoa sustatzeko tailer eta ekimen sortei jarraipena emanez, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean neguaren bigarren erdi honetan ere saio gehiago antolatu ditugu.

Neguko tailerrak Torrekuan

Zentzu horretan, Teknologia Denontzat ildoko tailerrei indarra emango diegu, eta teknologiak gure gizartean sortzen duen ezagutza arrakala txikitu, eta teknologiaren erabilera zuzena herritar guztien eskura egon dadin tailerrak egingo ditugu.

Guztira 3 ekimen izango dira hurrengo hilabeteetan: mugikorreko argazkiak kudeatzeko, sare sozialak egunerokoan ikasten erabiltzeko eta teknologiaren inguruko zalantzei erantzuteko tailerrak.

Ekintza guztiak Torrekua eraikineko 3. solairuan izango dira, goizeko 10.00etatik 12:00etara bitarte. Tailerren informazio eguneratua eta izen emateak: https://teks.eus/

ARGAZKIEN KUDEAKETA MUGIKORREAN

  • Data: otsailak 6.
  • Ordua: 10.00etatik 12:00etara.
  • Non: Torrekua Eraikina, 3.pisuan (Orereta Kalea 7, Errenteria).
  • Hizkuntza: elebitan.
  • Arduraduna: Maitena, Skura kooperatiba.
  • Mugikorreko edukiak kudeatzen ikasteko ikastaroa: argazkiak non dauden, non gorde daitezke, mugikorra nola ustu…
  • Izen-ematea: https://teks.eus/izena-eman-teknologia-denontzat-otsailak-6/

SARE SOZIALETAN INFORMAZIOA NOLA BILATU

  • Data: martxoak 5.
  • Ordua: 10.00etatik 12:00etara.
  • Non: Torrekua Eraikina, 3.pisuan (Orereta Kalea 7, Errenteria).
  • Hizkuntza: elebitan.
  • Arduraduna: Mattin Solis, Talaios kooperatiba.
  • Ikasi egunerokoan erabiltzen ditugun sare sozialen erabilera nola egin eta nola bilatu informazioa.
  • Izen-ematea: https://teks.eus/izena-eman-teknologia-denontzat-mugikorrak/

TEKNOLOGIA ZALANTZEN TXOKOA

  • Datak: otsailak 13 eta 27 / martxoak 12 eta 26.
  • Ordua: 10.00etatik 12:00etara.
  • Non: Torrekua Eraikina, 3.pisuan (Orereta Kalea 7, Errenteria).
  • Izen-ematerik ez.