Ekitaldia irekia eta librea da, lekua bete arte. Ez dago izena eman beharrik.
>> Nork: Beñat Irasuegi (Talaios kooperatiba)
>> Noiz: Azaroak 6 18:00 – 19:30
>> Non: Torrekua Eraikina, 3.pisua (Orereta Kalea 7, Errenteria)
Ekonomia soziala eta teknologia libreak izan daitezke tokiko garapen eraldatzaile baterako ardatz?
Zer eta nola ardatzetan teknologia libreak sartzeko erresistentziak nondik datoz? Start-up eredua gainditzeko posible da ekonomia soziala eta kooperatibismoa txertatzea proiektu teknologikoak ekitean? Zein paper jokatu dezake ekonomia soziala eta teknologia libreak uztartzen dituen erreferentziazko espazio batek herrian, eta bizi eta lanerako lurraldean?
Solasalsi-saiakera formatuan galdera hauei erantzuten ariko da Beñat Irasuegi bihar astelehena azaroak 6 18:00etan Orereta/Errenteriako Torrekua gunean.