Torrekuako Tailerrak Gabonetan

  • Post author:

Eguberrien bueltan, Gabonetan, Torrekuako Tailerrak egingo ditugu Orereta-Errenteriako Torrekuan. Teknologia izango da gaiaren muina, mugikor eta ordenagailuen erabilera, scratch programazioa eta pasahitzak, besteak beste.

Abenduaren 26an eta 27an, 10:00etatik 13:00etara bitarte, ‘Scratch programazioa familian’ eskainiko dugu. Tailer honetan, haurrek, pertsona heldu batekin batera, programazioaren hastapenak ikasi ahal izango dituzte. Bertaratzeko, ez da programazioaren inguruko aurre ezagutza berezirik beharko. 10 urtetik gorako edozeinek parte hartu dezake, tailerra egiteko ordenagailu bat eraman beharko da.

Urteari hasiera emateko, urtarrilaren 3an, ‘Teknologia: denontzat mugikorrak’ eskainiko dugu, 11:00etatik, 13:00etara bitarte. Mugikorrari erabilpen ona ematen erakutsiko diete parte hartzaileei. Eta era honetako galderei erantzuna emango diete: “Non daude nire argazkiak? Zer da hodeia? Nola erabili mugikorra modu seguru batean? Nola identifikatu iruzurrak sms eta emailetan? Zertarako hainbeste baimen APPetan? Nola gorde pasahitzak modu seguru batean?”

Urtarrilaren 4ean, 16:30etatik 18:30etara bitarte, ‘Teknologia denontzat: kudeatu zure pasahitzak mugikorrean eta ordenagailuan’ eskainiko dugu. “Gure gailuen segurtasuna bermatzeko pasahitzak ezinbestekoak dira”, horregatik tailerrean pasahitzak sortzen eta kudeatzen lagunduko diete.

Izena eman gure webgunean